Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rockefeller, John Davison

Estatu Batuetako finantzaria (Cleveland, Ohio, 1874 - Tucson, Arizona, 1960). John Davison Rockefeller lehenaren semea zen. Aitaren filantropia lanetan jarraitu zuen; Rockefeller Center eraikiarazi zuen New York-en; ahalegin handiak egin zituen Nazio Batuen Erakundea New York-era eraman zezaten eta artearen garapenerako laguntza ugari eman zuen.