Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rocha, Glauber

Brasilgo zinemagilea (Bahia, 1938 - Rio de Janeiro, 1981). Zinema kritikak eta zinema berriaren aldeko manifestuak idatzi zituen. 1960etik aurrera zinema berritzailearen alde eta kolonialismoaren aurka Cinema Novo izenaz sortu zen higikundearen sortzaileetakoa izan zen. Bide berriak urratu zituen eta gosearen edo indarkeriaren estetika aldarrikatu zuen. Rocharen filmek oso elementu desberdinen eragina dute: Joao Guimarães Rosa idazlea, Eisenstein, Visconti, westerna, dokumentalismoa, herri kantuak. Militarrengandik ihesi, erbestean egin zituen azken garaiko lanak. Filmak: Deus e o Daibo na terra do sol (1964, Jainkoa eta Deabrua eguzkiaren lurrean), Terra en transe (1967, Lurra ikaraz), Antonio das Mortes (1968). Cabeças cortadas (1970, Buru moztuak), A Idade da Terra (1980, Lurraren adina).