Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robinson, Robert

Britainiar kimikaria (Bufford, Chesterfield, 1886 - Great Missenden, Buckingham, 1975). Manchester-en ikasi zuen eta Sidney-ko unibertsitateko irakasle izan zen (1912). Britainia Handira itzuli ondoren kimika organikoa irakatsi zuen Liverpoolgo, Londresko eta Oxford-eko unibertsitateetan, eta 1935ean Shell enpresako zuzendari egin zuten. 1945ean Londresko Errege Elkartearen lehendakari izendatu zuten. Hasieran biologiarentzat garrantzia zuten landareen alkaloideak eta loreen koloregaiak aztertzen hasi zen; lan horren ondorioz, brazilina eta hematoxilina lortu zituen sintesi bidez. Lotura kimikoetan parte hartzen duten elektroiei buruzko teoria interesgarri eta garrantzitsua eman zuen. 1947an Kimikako Nobel saria eman zioten.