Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robin, Jean

Lapurtar idazlea (Donibane Lohizune, 1738 – Donibane Lohizune, 1821). Apaiza. Robinek kopiatua gordetzen da Uztaritzeko apaizgaitegian Haranederren Testament Berria. XVIII. mendearen bukaerako eskuizkribu bat ere gordetzen da Uztaritzen, Vinsonek aurkitu zuena, Birjinia edo donceil Christaba, lempizte siciliarra osotasunerat heldu nahi diren nescatcha gaztei moldetzat baliatcecotçat, Miguel Angel Marín-en obraren itzulpena (1752, Virginia, o la Virgen Cristiana, historia siciliana). Lau liburuki ditu, eta nabarmen ageri da Larramendiren eragina. Vinsonen iritziz Robinena izan daiteke itzulpena, baina Lafitteren ustez, horrela balitz ere, Robinek kopiatzaile lana besterik ez zuen egin.