Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robinson Crusoe

(The Life and Strange Surprising Adventures of Robinson Crusoe of York Mariner. Eusk. «Robinson Crusoe York-eko marinelaren bizitza eta abentura harrigarriak»). Daniel De Foe-ren eleberria (1719), Alexander Selkirk marinel eskoziarraren abenturetan oinarritua. Ontzia hondoratu ondoren, gizon batek uharte batean bakarrik eman zuen bizitzako gertakariak ditu kontagai. Gizakiak bakardadearen aurrean daraman borrokaren sinbolo da. Bestalde, gizon zuriaren balioak handiesten dira nobela horretan, europar inperioaren kolonizazioa bete-betean dagoen garai hartan, baina gizakien arteko harremanetan dauden desberdintasunak ere agertzen ditu, Robinson-ek uharte hartan gertakari askoren ondoren aurkitu duen esklaboarekiko (Ostiral) harremanen bidez. Robinson Crusoe eleberrietan izan den pertsonaia ezagunenetakoa da mundu osoan.