Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robles Arangiz, Manuel

Bizkaitar sindikalista (Bilbo, 1894 - Beskoitze, 1982). Gaztetan sartu zen ELA-STV sindikatuan. Primo de Rivera jeneralaren diktadura garaian atxilotu eta Larrinagako (Bilbo) espetxean egon zen, baina epaiketa aurretik ihes egin zuen Hego Amerikara. Euskal Herrira itzulitakoan ELA-STV sindikatuko I. Kongresuan parte hartu zuen (1929). Lau urte geroago eginiko kongresuan hautatu zuten sindikatuko lehendakari. Bizkaiko diputatua izan zen Espainiako Legebiltzarrean, 1931, 1933 eta 1936. urteetan. Frankismoaren aurkako lehen greba nagusian ere parte hartu zuen. 1976. urtean sindikatuko lehendakari hautatu zuten berriro, Eibarren eginiko hirugarren kongresu federalean.