Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberval, Jean François de la Roque

Frantses kolonizatzailea (Carcassonne, 1500 - Paris, 1561). Familia noble batean sortu zen eta Frantzisko Angulema-ko gortean bizi izan zen gaztetan. Frantzia utzi behar izan zuen protestante izateagatik eta Frantzisko Angulema-koa Frantziako errege egin zutenean itzuli zen. 1541ean Ipar Amerikako kolonia berrietako agintari nagusi egin zuen erregeak eta Ternuako lurrera joan zen. Cartier-ekin egon zen han eta ondoren Québec aldera jo zuen. Hango indiarrek ez zuten onartu eta Frantziara itzuli behar izan zuen, kolonia lanetan huts egin ondoren. Hil egin zuten Parisen, kalbindarren bilera baten ondoren.