Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robert, Ives

Frantses antzezlea eta zinemagilea (Saumur, 1920). Bigarren Mundu Gerra amaitu berri zela Grenier-Hussenot konpainian sartu zen, eta kabaret animatzaile izan zen 1948 eta 1952 artean. Antzerkian antzezle eta zuzendari bete-betean jardun ondoren ekin zion zinemagintzari. Les hommes ne pensent qu’à ça (1953, Gizonek horretan besterik ez dute pentsatzen) du lehen film luzea. La guerra des boutons (1962, Botoien gerra) filmarekin arrakasta handia izan ondoren, bere produkzio etxea sortu zuen eta hainbat film egin zituen: Bébert et l’omnibus (1963, Bébert eta autobusa), Les Copains (1964, Adiskideak), Clérambard (1969). Film askotan lan egin zuen antzezle gisa. 1970etik aurrera Le grand blond pertsonaia ezaguna sortu zuen Pierre Richard-ekin batera.