Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robert, Hubert

Frantses pintorea eta marrazkigilea (Paris, 1733 - Paris, 1808). Italiara joan zen 1753. urtean eta Piranesi eta Pannini pintoreen lagun egin zen. Pintore italiarrei jarraituz eraikuntzen hondakinak pintatu zituen. 1765. urtean Frantziara itzuli zen eta Parisko paisaiak pintatzeari ekin zion. Lan nagusiak: Gard-eko zubia, Notre-Dameko zubiaren suntsipena, Orangeko garaipen-arkua, Erromako Jupiterren tenplua, Eskulturak ikuiluan eta Dianaren tenpluaren barrunbea Nîmes-en.