Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robert, Robert

Kataluniar idazlea katalaneraz eta gazteleraz (Bartzelona, 1830 - Madril, 1873). Errepublikanoa izan zen, poliziarengandik ihesi ibili behar izan zuen eta kargu politikoak izan zituen. Kazetaria izan zen Un tros de paper aldizkarian 1865-1866 urteetan. Eleberriak idazteari ekin zion ondoren, gazteleraz: El último enamorado (1857, Azken maitemindua), Los cachivaches de antaño (1869, Antzinateko tramankuluak), Los tiempos de Maricastaña (1870, Antzinateko garaiak) eta La espumadera de los siglos (1871, Mendeen bitsadera).