Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robbins, Frederick Chapman

Estatu Batuetako osagilea (Auburn, Alabama, 1916). Harvard-eko unibertsitatean medikuntzako ikasketak egin ondoren Estatu Batuetan, Italian eta Ipar Afrikan borrokatu zen Bigarren Mundu Gerra garaian. Cleveland-eko Western Reserve unibertsitateko pediatria irakasle izan zen 1952. urtetik aurrera. Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen 1954. urtean J.F. Enders eta T.H. Weller osagileekin batera poliomielitisaren birusaz egin zituen ikerlanengatik.