Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roberto Azkarra

Anjou eta Bloiseko kondea eta Neustriako markesa (? - Brissarthe, Angers-etik hurbil, 866). Loira eta Sena ibaien arteko eskualdea zaindu zuen normandiarren erasoen aurrean. Karlos Burusoilaren etsaia izan zen eta Luis Germaniakoari (856) eta Akitaniako Pipinori (859) lagundu zien. Meung-sur-Loireko hitzarmenaren ondorioz, adiskidetu egin zen Karlosekin eta, haren zerbitzupean, normandiarrak garaitu zituen 866. urtean baina guduan galdu zuen bizia.