Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robards, Jason

Estatu Batuetako antzezlea (Chicago, 1922 – Connecticut, 2000). Aita antzezlea zuen. Antzerkian eta telebistan ari izan zen gehienbat zineman hasi aurretik. Lumet, Pakula, Peckinpah, Reisz, Trumbo eta Corman zuzendariekin lan egin zuen. Filmak: The Ballad of Cable Hogue (1970, Cable Hogueko balada), Pat Garrett and Billy the Kid (1973), All Men of President (1976, Presidentearen gizon guztiak), Johnny Got his Gun (1971, Johnnyk bere arma hartu zuen).