Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reyes y Florentino, Isabelo de los

Filipinetako politikaria (Vigan, 1865 - Vigan, 1938). 1896. urteko matxinadan espainiarren aurka borrokatu zen, eta, horren ondorioz, erbestera bidali zuten. Filipinetara itzultzean Aguinaldori batu zitzaion eta matxinatuek errepublikako lehendakari izendatu zuten (1900). 1901. urtean Filipinetako Eliza burujabea sortu zuen, eta bi urte geroago Filipinetako lehen sindikatua. Senatari izan zen 1926-1928 urte bitartean.