Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Renaud, Séchan

Frantses musikagilea (Paris, 1952). Anarkismoaren inguruko egilea. Renaudek kafe antzokietan hasi zuen musikagile karrera, herri errepertorioarekin (Amoureux de Paname) batez ere. Laisse béton (1978) lanarekin iritsi zitzaion ospea eta orduan finkatu zuen harrezko jendaurrean izango zuen irudia (jeansak, alkandora beltza, foulard gorria). Renaudek gizarte gaiak dotoretzen ditu eta bikain bateratzen ahozko indarkeria (Marche à l'ombre, 1980) eta samurtasuna (Ma gonzesse, 1979; Mistral gagnant, 1985; Halte à tout, 1995).