Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Renard, Charles

Frantses ingeniari militarra (Damblain, Vosges, 1847 - Meudon, 1905). La France globo gidagarria egin zuen bera zuzendari zen Chalais-Meudongo enpresan (1884). Aerostato horrek 7 kilometroz iraun zuen airean, zirkuitu itxi batean. 1904. urtean Renard izeneko hegazkingintzarako motor arinen lehen lehiaketa sortu zen.