Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Renard, Jules

Frantses idazlea (Châlons-sur-Mayenne, 1864 - Paris, 1910). Nevers-en eta Parisen egin zituen ikasketak; Mercure de France aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen 1890ean. Eleberriak eta antzerkirako obrak idatzi zituen batik bat, eta 1935. urtean argitaratu zen 1887-1910 urteetan idatzi zuen Egunkaria. Obra nagusiak: L’écornifleur (1892, Bizkarroia), Le vigneron dans sa vigne (1894, Mahats biltzailea bere mahastian), Poil de carotte (1894, Ile gorria), Histoires naturelles (1896, Historia arruntak), Bucoliques (1898, Bukolikoak), Le plaisir de rompre (1897, Apurtzearen gozamena) eta Le pain de ménage (1898, Ezkontideen ogia).