Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Renaud de Chatillon

Frantses buruzagi militarra (Châtillon-sur-Loing, ? - Hattin, Siria, 1187). Gurutzadetako kristau militar nagusietako bat izan zen 1147-1187 bitartean. Antiokiako printzea izan zen 1153-1160 urteetan, hango printzesarekin ezkondurik. Armeniarren, bizantziarren eta musulmanen aurka borrokatu zen. Haiek preso eduki zuten 1160-1177 bitartean. Ondoren Jordan ibaiaren haranzko lurretako jaun izan zen. Musulmanen karabanei eraso asko egin zizkien hurrengo urteetan. Tiberiadesko guduan berriro preso hartu zuten musulmanek eta Saladinok hilarazi zuen 1187an.