Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reichenau, Walther von

Alemaniako mariskala (Karlsruhe, 1884 - Errusiako frontea, 1942). Lehen Mundu Gerran zalditeriako ofiziala izan zen. Hitlerrekin oso harreman onak izan zituen eta haren eta gudarosteko buruen arteko elkar aditzea bideratu zutenetariko bat izan zen. Bigarren Mundu Gerran Poloniako eta Frantziako kanpainetan parte hartu zuen. 1940an mariskal izendatu zuten eta 1941ean ekialdeko frontera bidali zuten; urte bereko abenduan Hegoaldeko gudarostearen buru izendatu zuten Rundstedt-en ordez.