Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reichstein, Tadeus

Suitzar biokimikaria, jatorriz poloniarra (Wloclawek, Polonia, 1897). Zurich eta Basileako unibertsitateetan irakasle izan zen eta oso ikerketa garrantzitsuak egin zituen C bitaminaren, glukosidoen eta hormona kortikosteronaren gainean. Fisiologiako eta Medikuntzako Nobel saria eskuratu zuen 1950. urtean P.S. Hench eta E.C. Kendall-ekin batera, kortisonaren eratorriez egin zituen azterlanengatik.