Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reid, Thomas Mayne

Ingeles idazlea eta militarra (Ballyroney, Down-go konderria, 1818 - Londres, 1883). Mexikon eta Estatu Batuetan bizi izan zen. 1840. urteko Texaserako espedizioan parte hartu zuen, kazetaria izan zen Filadelfian, eta Mexikoren aurkako espedizioko kapitain (1845). Idazteari ekin zion 1850. urtetik aurrera eta gazteentzako kontakizun liburuak idatzi zituen, indiarren bizimoduan oinarrituta. Obra nagusiak: The Rifle Rangers (1850, Esploratzaileak), The Scalp Hunters (1851, Adats ehiztariak), The War Trail (1857, Gerrarako xendra), The White Chief (1859, Buruzagi zuria) eta The Headless Horseman (1866, Zaldun burugabea).