Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reichart, Johan Friedrich

Alemaniar musikagile eta musikografoa (Könisberg, 1752 - Giebichenstein, 1814). Frederiko Handiaren kapera maisu izan zen. Konposizioari buruz balio handiko liburuak idatzi zituen. Schubert-en aitzindari izan zen abestiak edo lied-ak idazten. Hamabi opera, ehun abesti baino gehiago, eta ganbera musika idatzi zuen.