Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reicha, Anton

Txekiar musikagilea eta teoria egilea (Praga, 1770 - Paris, 1836). Beethoven-en eta Haydn-en adiskidea izan zen. 1818. urtetik aurrera Parisko kontserbatorioko konposizio irakasle izan zen. Ikasle izan zituen H. Berlioz, F. Liszt, C. Franck, L. Maillard eta Ch. Gounod, besteak beste. Musikaz idatzi zituen lanei esker, guztiz aldatu zuen akordeak egiteko modua. Sei opera, bi sinfonia, haizezko tresnetarako hogeita lau kinteto, harizko tresnetarako hogei kuarteto, tronparako hogeita lau trio, eta orkestrarako Scènes italiennes idatzi zituen, besteak beste.