Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Reichenau

Alemania hego-mendebaleko Baden-Württemberg estatuan dagoen Konstantza aintzirako uhartea. 4.754 biztanle (1982). Bost kilometro luze da eta bat zabal, eta bi kilometroko errepide batek lotzen du kontinentera. Reichenau ezaguna da batez ere 724. urtean sortu zen beneditarren monasterio bat dagoelako bertan. IX-XI. mendeetan Alemania hego-mendebaleko arte eta literaturaren gune garrantzizkoa izan zen, eta unibertsitate ospetsua izan zuen, artzapezpiku eta apezpiku ugari eman zituena.