Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

rap

iz. Mus. Estatu Batuetan 1975. urte inguruan sortu zen musika moldea, errepikatua, 1980. urtetik aurrera arrakasta izan duena. Hitz eginez kantatzen dira egunoroko gertakizunak eta egungo errealitateak, hitz jokoak, bi adieratako hizkera, eta argota erabiliaz; gizarte antolatuaren aurka egitea da haren helburu nagusia. Rap kantarien artean aipagarriak dira, besteak beste, M.C. Hammer eta Snoop Doggy Dogg taldea.