Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rashi

(Jaiotza izenaz Rabbi Shlomo Yitzhaqi). Frantses erlijio gizon judua (Troyes, 1040 - Troyes, 1105). Alemanian, Proventzan eta Espainian eragin handia izan zuen rabi eskola bat sortu zuen Troyes-en 1070. urtean. Erlijio hutsezko gaietatik kanpora, balio handiko literatura eta filologia ekarpenak eskaini zituen, Bibliari eta Babiloniako Talmud-ei eginiko iruzkinetan. Tosafisten eskolak (tosafoth «eranskin edo glosa» hebreerazko hitzetik) garatu zuen Rashi-ren obra.