Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

rapsoda

iz. Antzinako Grezian, poema epikoak eta bereziki Homerorenak kantatuz herriz herri zebilen kantari profesionala, batzuetan liraz lagundurik kantatzen zuena. Poema epikoek belaunaldiz belaunaldi bizirik iraun zuten rapsodei esker, eta esan ohi denez, haien ondoren, K.a. VIII. mendearen bigarren erdialdean alfabeto idazkera asmatu zenean, Homeroren poemak idatziz finkatu ziren gaur egun ezagutzen diren bezala.