Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rappeneau, Jean Paul

Frantses zinema zuzendaria (Auxerre, 1932). Nouvelle Vague-ren aurretiko urteetan Bernard, Lacombe eta Dreville-ren laguntzaile aritu zen. Louis Malle-rentzat eginiko Raymond Queneau idazle surrealistaren eleberri baten egokitzapenak, Zazie dans le metro (1960, Zazie metroan), eta Philippe de Broca-ren L’homme de Rio (1963, Rioko gizona) filmerako eginiko gidoiak eman zioten gidoilari trebearen sona. Bere lehen filmak, La vie de château (1966, Gazteluko bizitza), Louis-Dullac saria jaso zuen. Bere azken filmak, Cyrano de Bergerac (1991), Edmond Rostand-ek Lapurdiko Kanbon idatziriko antzerkia du oinarri, eta arrakasta handia izan du.