Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Raoult, François Marie

Frantses kimikari eta fisikaria (Fournès-en-Veppes, Nord, 1830 - Grenoble, 1901). Grenobleko unibertsitatean irakasle izan zen. Termodinamikari, eta bereziki disoluzioen kimikari buruz egin zuen ikerketak. Bera da krioskopiaren, ebulioskopioaren eta tonometriaren sortzailea. 1822an disoluzio diluituei buruzko legeak formulatu zituen. Disoluzio baten izozte puntuaren beherapena edo irakite puntuaren igoera, disoluzio horretan urtua dagoen gaia osatzen duten molekulen pisuarekin eta disoluzioaren kontzentrazioarekin lotu zituen saio bidez. Horrela, urtuta zeuden gaien molekulen pisua zehaztu zuen. v Raoult-en legea. Kim. Disoluzio baten disolbatzailearen lurrun presioa aurkitzeko, urtua dagoen gaiaren partikula molarra disolbatzaile garbiak tenperatura berean duen presio partzialaz bidertu behar da. Hala disoluzioak disolbatzaile garbiak baino lurrun presio txikiagoa du. Lege hori ez da beti betetzen, baina disoluzio diluituek nahiko ongi betetzen dute. 1863an azaldu zuen Raoultek lege hori.