Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ranvier, Louis Antoine

Frantziar histologoa (Lyon, 1835 - Vendranges, Loire, 1922). 1875. urtetik aurrera Frantziako Collègen Anatomia irakaslea izan zen eta anatomiari eta histologiari buruzko obra ugari idatzi zituen. Haren izena hartu duten nerbio-zuntzetako estuguneak eta dermis eta epidermis arteko mintz hialinoa (Ranvier-en mintza) deskribatu zituen. Lan aipagarriena: Manuel d’histologie pathologique (1869).