Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quimby, Phineas

Estatu Batuetako sendagilea (Lebanon, New Hamphsire, 1802 - Belfast, Maine, 1866). Adimeneko eritasunak aztertu zituen eta hipnosia erabili zuen eritasun horiek sendatzeko metodo gisa. Quimbyren ustez eritasunak eriaren uste okerretatik sortuak dira eta haiek sendatzeko egia ezagutu eta okerreko usteak alde batera utzi behar ditu eriak; Jesusek eriak sendatzeko zuen ahalmenaren misterioa aurkitua zuela zioen.