Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quetzaltenango

Guatemalako departamendua. 1.951 km2 eta 557.831 biztanle (1991). Hiriburua: Quetzaltenango. 24 udalerri ditu guztira. Eskualde menditsua da, Guatemala-El Salvador sumendi zerrendak ebakitzen baitu iparraldetik hegoaldera. Bi klima mota bereizten dira: mendialdekoa, oso hezea eta epela, eta kostaldekoa, lehorra eta oso beroa. Kostaldeko ordokietan abeltzaintza da ekonomia jarduera nagusia, eta mendialdean nekazaritza; kafea eta azukre kanabera egiten da, batez ere. Iparraldeko goi mendietan laboreak, patata eta arroza lantzen dira. Industria hiriburuaren inguruan bildua dago.