Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quezón, Manuel

Filipinetako politikaria (Baler, 1878 - Saranac Lake, 1944). Filipinetako burujabetasunaren aldeko higikundearen buruzagia izan zen; burujabetasunaren aldeko gerran borrokatu zen, Espainiaren kontra hasieran eta Estatu Batuen kontra ondoren, Aguinaldorekin batera. Filipinak burujabetasuna lortu zuenean errepublikako lehendakari aukeratu zuten 1935ean eta 1941ean. Bigarren Mundu Gerran japoniarrek Filipinak inbaditu zituztenean, Estatu Batuetara joan zen, eta han hil zen.