Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quetzaltenango

Guatemalako hego-mendebaleko hiria, izen bereko departamenduko hiriburu dena. 120 km2 eta 93.439 biztanle (1991). Guatemala-El Salvador-ko sumendi zerrendan kokaturik dago, 2.357 metroko garaieran. Mendebaleko merkataritza eta administraziogune nagusia da. Kafe ekoizpena eta horren inguruan eratutako zerbitzuak eta industriak dira hiriaren ekonomia jarduera nagusiak. Horiez gainera, garrantzi handia dute nekazaritzako gaien eraldaketa industriak (garagardogintza, likoregintza eta xaboigintza, bereziki) eta ehungintzak (kotoia eta artilea). Aireportua. Apezpiku egoitza.  v  Historia. Espainiarrak Ameriketara iritsi zirenean, kitxeen hiria zen eta Xelaju deitzen zioten bertakoek. Alabaina, espainiarrek kitxeak menderatu zituztenean, hiriari izena aldatu zioten. República de los Altos eratu zenean, hiriburua izan zen errepublika hark iraun zuen denbora laburrean. 1902an Santa Maria sumendiak hiria suntsitu zuen.