Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quesnel, Pasquier

Frantses teologo jansenista (Paris, 1634 - Amsterdam, 1719). Jansenismoaren jarraitzaile aipagarrienetakoa izan zen, eta higikunde haren bultzatzaile nagusia Arnauld hil ondoren. Doktorea izan zen Sorbonan. Paristik Belgikara ihes egin behar izan zuen, eta ondoren Holandara. Quesnelen lan nagusia Le Nouveau Testament en français, avec des réflexions morales sur chaque verset (1671) da; testu hura zela eta piztu ziren jesuiten eta jansenisten artean eztabaida gogorrenak.