Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quesada, Vicente Genaro de

Espainiar militarra (Habana, 1782 - Hortaleza, 1836). Hamasei urte zituela Espainiara joan eta handik gutxira soldadu sartu zen. 1814. urtean Fernando VII.ak mariskal izendatu zuen. 1820ko iraultzan preso egin zuten, baina Parisa ihes egitea lortu zuen. 1823an erregearen gudarosteen jeneral nagusi izendatu zuten. 1836ko abuztuan, Gaztela Berriko kapitain nagusi zela, La Granja-ko matxinada gertatu zen. Atxilotu eta hil egin zuten.