Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quesnay, François

Frantses ekonomialaria eta sendagilea (Méré, 1694 - Versailles, 1774). Eskola fisiokratikoaren sortzailea da; eskola horrek askatasuna aldarrikatzen zuen ekonomian, interbentzionismoaren aurrean, eta lurra hartzen zuen aberastasun iturri bakartzat. Idatzi zituen lan aipagarrienetako batzuk: Tableau économique eta Maximes générales du gouvernement d’un royaume agricole (1758), Droit naturel (1765). Luis XV. erregearen sendagilea izan zen.