Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Querol, Vicente Wenceslao

Valentziar olerkaria (Valentzia, 1836 - Betera, 1889). Valentziako Lore Jokoen sortzaileetako bat. Katalaneraz (Valentziako dialektoan) eta gazteleraz idatzi zituen olerkiak. Formarekiko ardura handia zuen eta haren lanek musikaltasun handia dute; erlijioa, familia, aberria dira gehien landu zituen gaiak. Lan aipagarrienak: Rimas (1877) olerki bilduma, Poesías, Cartas a María.