Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Querejeta Marín, Gracia

Espainiar zinema zuzendaria, Elías Querejeta zinema produktorearen alaba (1962). Geografia eta Historiako ikasketak egin zituen. Zineman 1982an egin zuen debuta, Dulces horas filmeko zuzendari laguntzaile gisa, Carlos Sauraren zuzendaritzapean; aitak ekoiztutako filma zen. Gero, alde batera utzi zuen zinema, ikasketak bukatu bitartean. 1988an Tres en la marca filma egin zuen, Siete huellas talde proiektuaren barruan, eta Bilboko Arriaga Antzokia saria irabazi zuen. Nacho Pérez eta Jesús Ruiz-ekin batera El viaje del agua (1990) dokumentala egin zuen, eta film labur onenaren Goya saria irabazi zuen. 1992ko urrian, Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean, bere lehen film luzea aurkeztu zuen, Una estación de paso; filmak Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen. 1997. urtean egin zuen bigarren film luzea, Robert Rylanden azken bidaia. Geroztikako filmak: Cuando vuelvas a mi lado (1997), Héctor (2004), Siete mesas de billar francés (2007).