Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Quercy

Frantziako hegoaldeko antzinako lurraldea. Gaur egungo Lot departamenduko eta Tarn eta Garona departamenduko parte batzuk hartzen zituen. Bi zatitan zegoen banaturik, Goi-Quercy (hiriburua, Montauban) eta Behe-Quercy (hiriburua, Cahors). Zelten herria izan zen antzina, baina X. mendean Tolosako kondeen esku geratu zen. Abbevilleko Itunaren ondoren Ingalaterraren eskuetara pasa zen (1259), eta 1472an Frantziako errege-erreginen agintaritzapean geratu zen.