Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pitotx

iz. Zool. Mustelidoen familiako ugaztun haragijalea, buru txikia, gorputz mehea eta buztan luzea dituena (Martes martes). Katakuxa eta lepahori izenez ere ezagutzen da. 50 cm inguru izaten da luze, isatsaren 25ak barne. Ile leuna eta sarria du, gaztaina kolorekoa. Lepoaren azpia aldiz horixka izaten du. Larrua oso aintzat hartua da jantzigintzan. Europan, eta Asiako erdialdean eta hegoaldean bizi da. Txoriak eta zuhaitzetan ibiltzen diren karraskari txikiak jaten ditu, batez ere.