Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Piton

(Gr. Python). Mit. Greziako mitologiako suge ikaragarria, Gea-ren alaba, uholde unibertsalean sortua. Delfos-eko Tempe iturritik hurbil zuen ezkutalekua eta animaliak eta gizakiak hiltzeaz gainera, orakuluak ere ematen zituen. Apolok gezi batez hil zuen eta, araztu edo garbitu ondoren, bere orakulua antolatu zuen Delfos-en.