Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pitirre

iz. Zool. Paseriformeen ordenako tiranidoen familiako txoria, zozoaren neurrikoa, 21 cm inguru luzea (Tyrannus tyrannus). Burugain gorria, bizkarralde urdina eta sabelalde grisa izaten ditu, hegoak eta isatsa aldiz beltzak. Udan Estatu Batuetako erdian eta ekialdean ibiltzen da, fruitu arbolak dauden lekuetan eta toki zingiratsuetan batez ere. Intsektuak jaten ditu gehienbat.