Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pitot, Henri

Frantses ingeniari eta fisikaria (Aramon, Languedoc, 1695 - Aramon, 1771). Militarra zen eta bere kasa hasi zen matematika ikasten. Languedoc-eko estatuen ingeniari buru izendatu zuten eta eraikuntza asko egin zituen lurralde hartan, Saint-Climent-eko ubidea horien artean. Makina hidraulikoei eta bonben teoriari buruzko ikerketak egin zituen, eta bere izena eman zaion hodia asmatu zuen.  v Pitot-en hodia. Mek. Jariakin baten korronteak duen presioa, eta haren bidez lastertasuna, neurtzeko balio duen tresna. Funtsean diametro txikiko hodi bat da: mutur batek jariakinaren korronteari aurre egiten dio eta bestea manometro bati lotua dago. Manometroak presio diferentzia (∆p) adierazten du. Jariakinaren dentsitatea ß baldin bada, honela kalkula daiteke jariakinaren lastertasuna: