Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pitoi

iz. Suge pozoi gabea, burua hiruki formakoa edo luzarana izaten duena (Pythonidae).  v Pitoi handia (Python reticulatus). Sare itxuran eratutako orban horiak edo arreak eta beltzak dituena, eta neurriz 9 m inguru luze dena. Dagoen sugerik luzeena; eta pisuan ere anakonda sugea da bera baino gehiago den bakarra. Asiako hego-ekialdean, Malaiako uhartedian eta Filipinetako uharteetan bizi da, oihan hezeetan batez ere, baina herrietara ere sartzen da tarteka. Lurreko hegaztiak eta ugaztun txikiak jaten ditu. Poltsak, karterak eta erloju uhalak egiteko oso erabilia da larrua.  v Indiako pitoia (P. molurus). Asiako hegoaldean bizi dena eta 4 m inguru luze egin daitekeena. Itxuraz pitoi handiaren antzekoa da, baina neurriz txikiagoa.  v Sebako pitoia (Python sebae). Afrikan bizi dena eta 7 m inguru luze egin daitekeena, kontinente horretako handiena. Kolorez arre iluna da. Ornoen irudiko orban beltzak eta arreak ditu bizkarrean eta ferra itxurako orban beltzak alboetan. Errundako arrautzak berotzen dituen narrasti bakanetako bat da. Haien inguruan gorputza kiribildurik berotzen ditu. Saharaz hegoaldeko lurraldeetan bizi da, landaredi hezea eta inguruan ibairen bat den lekuetan batez ere.  v Harkaitzetako pitoia (Liasis amethistinus). 8 m inguru luze dena eta Australian bizi dena.  v Pitoi pigmeoa (Liasis perthensis). 60 cm inguru luze dena eta Australian bizi dena. Pitoietan txikiena da.