Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Payen, Anselme

Frantses kimikaria (Paris, 1795 - Paris, 1871). Vauquelin, Chevreul eta Thenard-ekin egin zituen kimika ikasketak. 1835. urtean Parisko École Centrale des Arts et Manufactures ikastetxeko irakasle bihurtu zen. Landare zelulen oinarrizko osagaia den zelulosa aurkitu zuen. Bestalde, pektina eta dextrina aurkitu zituen, eta azterketak egin zituen betunaren eta almidoiaren inguruan.