Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

pawnee

iz. Nebraskako estatuan, Platte River ibaiaren arroan, bizi zen indiar herria; herri horretako kidea. XVIII. mendean lau taldek osatzen zuten pawnee herria, skidi, chaui, kitkahaxki eta pitahauirata izenekoek. Bufalo ehiza zuten ekonomia jarduera nagusia. Pawnee herriak borroka gogorrak izan zituen dakota herriaren aurka. Estatu Batuetako gobernuarekin harreman onak izan zituen, kolonoei laguntza eman baitzien Britainia Handiaren aurkako independentziako gerran. Oklahoma estatuko erreserba batean kokatu ziren 1876. urtean.