Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pawlikowska Jasnorzewska, Maria

Poloniar poeta eta antzerkigilea (Krakovia, 1894 - Manchester, 1945). Wojciech Kossak margolari ospetsuaren alaba zen. Poesia lirikoa landu zuen eta 1939. urtean dozena bat liburu txiki argitaratu zituen: Pocalunki (1926, Musuak), Surowy Jedwab (1932, Zeta haria). Bigarren Mundu Gerraren garaian Frantziara eta Ingalaterrara erbesteratu behar izan zuen, eta garai hartako sentimenduak islatu zituen Roza i lasy plonace (1940, Arrosa eta burdinazko basoa) eta Golab ofiarny (1941, Uso hiltzailea) obretan. Harenak dira, halaber, Egipska pszenica (1932, Egiptoko garia), Zalotnicy niebiescy (1933, Zaldun urdinak), Powrót mamy (1935, Amaren itzulera) eta Mrówki (1936, Txingurriak) antzerki lanak.