Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Pavlovski, Eduardo

Argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista (1934). Psikodramako antzerkigile nagusietako bat. Yenesi antzerki taldearen bidez, Ionesco, Pinter eta Beckett bezalako antzerkigileak ezagutarazi zituen Argentinan. Bere antzerki lanetako argudioa eduki sozial, politiko eta psikologikoz beterik dago. Pertsonaiak haiek berek ehundu duten armiarma sarean mugitzen dira, hiru eduki horiekin nahasturik. Argentinako diktadura militarraren garaian zentsura eta jazarpena pairatu zituen, eta zenbait urtean Espainian bizi izan zen erbesteraturik. Argentinara itzuli zenetik haren ospea, antzezle eta antzerkigile gisa, alde guztietara hedatu zen. Obra nagusiak: Circus-loquio (1961-1970); Último match (1970, Azken match-a); La mueca (1971, Keinua); El señor Galíndez (1973, Galíndez jauna); Telarañas (1977, Amaraunak); Potestad (1985, Ahalmena); Pablo (1987).