Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Paz Estenssoro, Víctor

Boliviako politikaria (Tarija, 1907 - Tarifa, 2001). Boliviako lehendakaria (1952-56, 1960-64). Iraultza Higikunde Nazionala sortu zuen (1941) eta hura aginpidera eramaten lagundu (1943). Erbestean zela lehendakari hautatu zuten (1951); bere alderdiaren matxinada baten bidez lortu zuen kargua. Lehendakari zela gizarte erreforma asko egin zituen. Hirugarren aldiz lehendakaritza eskuratzearren konstituzioa aldatu zuen, eta, aukeratua izan arren, militarren estatu kolpe batek kargutik kendu zuen (1964).